Hotel Goizalderen inguruek aisialdiaz gozatzeko aukera-piloa eskaintzen diete bezeroei. Horra hor egin daiteken zenbait jarduera: kultur bisitaldiak; kirol-jarduerak zein aisialdirako jarduerak; inguruko hondartzetan bainatu edo paseatzea.

Sopelak orografia xarmangarria du, bi kilometroko kostaldea baititu. Kostalde honetan, Meņakoz eta Atxabiribil hondartzek, Hotel Goizaldetik 200 metrotara, eta Arrietara eta Barinatxe, La Salvaje deritzona, hondartzek, surfa bezalako kirol ikusgarriak egitea ahalbidetzen dute.Honako kirol hau oso hedatua dago, eta surf-talde asko sorrarazi ditu, esaterako, Bakio, Barrika, Erauntsi, Getxo edo Mundakan daudenak.

Itsasoaren beste zera erakargarria bere hondoa da, eta horretarako, ez dago urpekaritza egitea baino gauza hoberik. Modu seguruan egiteko eta primeran pasatzeko, kirol honetan adituak direnen laguntza izatea da komenigarria, besteak beste, Plentzia Sub eta Nervion Sub.

Halaber, ingurune honetan dauden itsaslabarrak ezin hobeak dira delta hegala edo parapentea bezalako kirol liluragarriak egiteko. Sopelako Club Airetik delakoak bi lagunentzako hegaldiak egiteko aukera eskaintzen du, sentsazio berriak aurki ditzazuen.


Lasaienek, berriz, jarduera nareagoei ekiteko aukera dute: mendiko bideetatik ibiltzea, piraguismoa, zaldien gainean txangoak egitea edo hondartzatik paseatzea. Kirik, Ur 2000 edo Laida Kanoak bezalako enpresek kanpoan eguna primeran emateko aukera eskaintzen dute. Eta eguna biribiltzeko, 'pintxoak' dasta daitezke edo herritik ibil daiteke, herri honetan, beste gauza ikusgarrien artean, Kurtzio izeneko historiaurreko aztarnategia baitago.

Hotel Goizalde hoteletik 20 kilometrotara, eta errepidez zein metroz -Larrabasterra eta Sopelana geltokien bidez- bikain komunikaturik, Getxo herriak eta Bilbo hiriak jolas eta kultur eskaintza zabala bezain interesgarria eskaintzen diote bisitariari.

              

Getxoko Kirol-portua eta egundoko Guggenheim Museoa dira, eraberritutako Arte Eder Museoarekin, Arriaga Antzokiarekin eta Euskalduna Jauregiarekin batera, bisitatu beharreko tokiak. Eta ez dugu ahaztu behar bertoko sukaldaritza tipikoa zein bilbotar gau zalapartatsua.

 
 
Instalazioak
Gelak
Tarifak
Jarduerak
Erreserbak
Sarrerak
Home

Hotel Goizalde. Avda. Atxabiribil, 60 Sopelana. Tfnos. 946760657-946763937
Fax 946765382
hotelgoizalde@hotelgoizalde.com